Catherine Dorothea Burdett, jaiotzez Browne, (Dublin, 1784 – Cheltenham, 1861eko maiatzaren 14a)[1] irlandar eleberrigilea izan zen, bere lanak batez ere esperientzia pertsonaletan oinarritu zituena.
Bizitza
William Browne koronelaren eta Frances Corryren alaba, Catherine Dorothea Browne Dublinen jaio zen 1784an[2][3][4]. Kildare konderriko George Burdett kapitainarekin ezkondu zen 1806an. Burdett kapitainak britainiar itsas armadan zerbitzatu zuen Napoleondar Gerretan eta 1812ko angloamerikar gerran[5][6][7][8][9]. Hiru seme-alaba izan zituzten: George, Frances Elizabeth eta Catherine Jane[2][4][10].
1827an lehen eleberria argitaratu zuen, eta harrezkero jarraitu zuen bere esperientzietan oinarritutako liburuak idazten, Mrs C. D. Burdett izenez sinatuz[11][12]. 1832an, bere senarra hil zen, farmaziako laguntzaile batek sendagaia gaizki etiketatu baitzuen[13]. Catherine Dorothea Burdett 1861ean hil zen, Cheltenham (Gloucestershire, Ingalaterra) bisitatzen ari zela[14][5].
Lanak
- English Fashionables Abroad (hiru liburukitan, 1827)[15]
- High Life (hiru liburukitan, 1827)[16]
- At Home (hiru liburukitan, 1828)[17]
- Walter Hamilton[18] (hiru liburukitan, 1846)[5]
- A Year and a Day
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Author names starting with Buo - Bur» New General Catalog of Old Books and Authors (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Burke, Jonh. (1838). A Genealogical and Heraldic History of the Landed Gentry; Or, Commoners of Great Britain and Ireland Etc. Henry Colburn, 404- or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Colonel William Browne» The Peerage (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Catherine Dorothea Browne» The Peerage (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ a b c (Ingelesez) Bassett, Troy J. «Author: Catherine Dorothea Burdett» At the Circulating Library. A Database of Victorian Fiction, 1837–1901 2024-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Article» The Freeman's Journal (Dublin) 1858-11-11.
- ↑ (Ingelesez) The Gentleman's Magazine. R. Newton (argitaratze data: 1818), 473- or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Parliamentary Papers. H. M. Stationery Office (argitaratze data: 1826), 123- or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burtchaell, George Dames. (1888). Genealogical Memoirs of the Members of Parliament for the County and City of Kilkenny. Sealy, Bryers & Walker (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burke, Bernard. (1906). A genealogical and heraldic history of the landed gentry of Great Britain & Ireland. Рипол Классик, 224- or. ISBN 9785883722270. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) The New Monthly Magazine. (argitaratze data: 1846), 498- or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Copeland, Edward. (2012). The Silver Fork Novel: Fashionable Fiction in the Age of Reform. Cambridge University Press, 65- or. ISBN 978-0-521-51333-3. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Cave, Edward; Nichols, John. (1832). The Gentleman's Magazine, and Historical Chronicle, for the Year.... 162 (1) Edw. Cave, 563 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Burdett, Catherine Dorothea» Wills 1861 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burdett, C. D. (1827). English Fashionables Abroad: A Novel. 1 London: Henry Colburn (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burdett, C. D. (1827). High life : a novel. 3 London: Saunders and Otley (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burdett, C. D. (1828). At home. A novel. 3 London: Henry Colburn (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Burdett, C. D. (2012). Walter Hamilton Volume 3; A Novel. 3 General Books ISBN 9781235831942. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
Kanpo estekak