Carrigafoyle gaztelua, irlanderaz: Caisleán Charraig an Phoill eta ingelesez: Carrigafoyle Castle, "Harriaren Zuloaren Gaztelua", Irlandako hego-mendebaldeko Ballylongford udalerrian dagoen gaztelu bat da, Kerry konderrian eta Shannon ibaiaren bokalearen hegoaldeko ertzean.
1490eko hamarkadan Conor Liath O'Connorrek eraiki eta O'Connor klanaren egoitza izan zen.
1580an, Desmondeko matxinadetan zehar, Carrigafoyleko guduaren kokalekua izan zen.