Caroline Decker (jaiotzez Caroline Dwofsky, Macon, Georgia, AEB, 1912ko apirilaren 26a - Marin, Kalifornia, 1992ko maiatzaren 17a) 1930eko hamarkadan Kalifornian lan egindako sindikalista eta ekintzaile komunista izan zen. AEBetako Alderdi Komunistako kidea izan zen eta antolatzaile nagusietako bat 1930ko hamarkadako Kontserba eta Nekazaritzako Langileen Nazioarteko Batasunea (CAWIU) sindikatuan.
Biografia
Caroline Decker 1912ko apirilaren 26an jaio zen Macon-en, Georgia . Familia mugitu zen Syracuse hiri industrialera, New York Estatuan, eta han Columbia Unibertsitateko ekintzaile ezkertiarrekin harremanetan jasi zen, Komunista Gazteen Ligan sartu zelarik.
Bere benetako izena Caroline Dwofsky zen, Bernard Dwofsky eta Anna Raskin etorkin judu ukrainiarren alaba. Garai hartako ekintzaile komunista gehienek bezala, aktibismorako ezizena erabili zuen Carolinek, "Decker" izena beretzat hartuz, ahizpa batekin batera, alderdiak bidalita Kentuckyko Harlan konderrira joan zirenean, borrokan ari ziren ikatzaren meatzarien antolakuntzan laguntzera. Han trebakuntza lorturik, Kaliforniara joan zen bertako ekintzaile gazte batekin, Jack Warnickekin, zeinarekin ezkondu egin zen. Ilehori eta txikia zen Decjer, eta poliziak sindikalista eta komunisten kontra egiten zituen sarekadetan bakean uzten zuten ohikoan, ez zuten ekintzaile nagusitzat hartzen hasiera batean.
Deckerrek 1933ko Kaliforniako nekazaritza greba handiak antolatzen lagundu zuen Depresio Handian.[1] Nekazaritzako enpresa eta jauntxoek kontrolatzen zuten Kaliforniako legediaren eta poliziaren bidez, atxilotu eta epaitu zuten eta espetxean egon zen 1934 eta 1937 artean.[2]
Espetxetik irtetean Warnickez dinortziatu zen, eta gero Richard Gladstein abokatuarekin ezkondu zen, zeinarekin lau seme-alaba izan zituen. Marin konderrian hil zen 1992an.
Erreferentziak
Kanpo estekak