Carmen Gurruchaga Basurto[1] (Donostia, 1955eko irailaren 9a) gipuzkoar kazetari eta idazlea da.
Biografia
Unidad eta Diario 16 egunkarietan hasi zen lanean. 1989an El Mundoren sorreran parte hartu zuen eta Euskadiko edizioa zuzendu zuen. ETAk 1997ko abenduaren 22an bonba bat bere etxean jarri eta gero Euskal Herritik alde egin behar izan zuen.[2] Harrezkero, Madrilgo hedabidetan lan egin du.
Lanak
- Rodrigo Rato. El gran artífice (2012)
- La prueba (2010)
- El árbol y las nueces: la relación secreta entre ETA y PNV (2000), Isabel San Sebastiánekin batera.
- Los jefes de ETA (2001)
- Los "cómplices" de ETA (2004)
- El fin de ETA (2006)
Erreferentziak