Carmen Abela y Espinosa de los Monteros

Carmen Abela y Espinosa de los Monteros
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Abela y Espinosa de los Monteros
JaiotzaChiclana de la Frontera1875eko uztailaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGuadalajara1962ko apirilaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Carmen Abela y Espinosa de los Monteros (Chiclana de la Frontera, Cádiz, Espainia, 1875eko uztailaren 24a - Guadalajara, Espainia, 1962ko apirilaren 27a) maistra eta pedagogoa izan zen. Ospetsua egin zen, haur ezgaituen hezkuntzarako metodo pedagogikoak garatu zituelako; bere garaian, hezkuntzatik oso baztertuta zegoen gai bat.[1][2]

Bizitza

Garai hartan, Espainian «anormalak» ziren haurren kopurua zehazteko saiakera batzuk egin zituen, gerora Frantziara, Suitzara eta Belgikara zabalduko zituenak «Europako herrialdeetan anormalen pedagogiaren egoera» aztertzeko beka bat eman ziotenean.[3]

Oposizioak gainditu ondoren, Hueten, Cuencan eta El Molarren (Madril) hasi zen irakasle nazional gisa.[3] Atzerrian ikastea eskatu ondoren, 1920an Ikasketak Zabaltzeko Batzordeak atzerrian egin beharreko graduondoko beka bat eman zion:

  • Hueten egindako lan onari esker —garai hartako ikuskatzaileen artxiboen arabera— eta bere curriculumari esker,
  • lan propioak,
  • bikain bat ikasketen nota bezala,
  • prozedurari eta metodoei buruzko ikastaro bat Gor-mutuen, Itsuen eta Anormalen Ikastetxean,
  • eta praktiken ziurtagiri bat Anormalen Institutu Zentralean.[4][5]

Maistra gisa, anormalen pedagogian interesa zuenez, ikasgaian espezializatu zen, hizkuntza zuzentzeko metodoak garatuz, ezaugarri psikologikoen analisiari buruzko lanak eginez, etab.

Azkenean izendatu zutenik frogatuta ez dagoen arren, antza denez, Instrukzio Publikoko eta Arte Ederretako Ministerioak proposatu zuen Gor-mutu, Itsu eta Anormalen Elkargo Nazionalean plaza bat hartzea.[3]

1921ean, Suitzako Geneva herrira joan zen, irakasle ospetsuek «anormalen hezkuntzari» buruz emandako ikastaroetara.[3] Frantzia ere bisitatu zuen. Bere lanerako metodo berriak ikastea tituluak edo ospea pilatzea baino garrantzitsuagoa zela sinetsirik, dirudienez:[6]

« Ikastaroetatik beti ateratzen da benetako probetxuren bat, baina azterketa batek ez du ezertarako balio kanpokoa eta formala ez bada [...] ados nago azterketa formula bat bainp ez dela, eta ez dudala behar. »

Abelak bere esperientziak gehienak argitaratu ez bazituen ere, Orellana Garridoren lanari esker erreskatatu, azaldu eta aitortu ziren.

Argitalpenak

  • (Gaztelaniaz) Notas para la educación de los niños anormales (euskaraz: «Haur anormalen hezkuntzarako oharrak»). JAEren espediente pertsonalean jasoa, argitaratu gabea.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) ABELA Y ESPINOSA DE LOS MONTEROS, Carmen. .
  2. (Gaztelaniaz) Ayuntamiento de Guadalajara. Referencia sepultura. .
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Marín Eced, Teresa. (2011). Innovadores de la educación en España. Servicio de publicaciones de la Universidad de Castilla-La Mancha, 17-20 or. ISBN 84-7729-107-1..
  4. (Gaztelaniaz) «Subsecretaría.- Rehabilitando desde 1º del actual, por el tiempo y las cantidades para pensión, matrículas y viajes que se mencionan, las pensiones que se indican concedidas para realizar estudios en el extranjero» Gaceta de Madrid (Madril) 31: 349. 31 de enero de 1920.
  5. (Gaztelaniaz) Teresa Marín Eced. Viajeras-Exploradoras de cultura. Universidad de Castilla la Mancha.
  6. (Gaztelaniaz) Marín Eced, Teresa. (1991). Innovadores de la educación en España: (becarios de la Junta para Ampliación de Estudios). Universidad de Castilla-La Mancha ISBN 978-84-7729-107-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).

Kanpo estekak