Camilla Ravera (Acqui Terme, Italiako Erresuma, 1889ko ekainaren 18a - Erroma, Italia, 1988ko apirilaren 14a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehenengo emakumezko biziarteko senataria izan zen.
Raverak Italiako Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen 1921ean. 1927 eta 1930 bitartean alderdiko idazkari nagusia izan zen Antonio Gramsciren atxiloketa eta gero.
Ravera Kominternaren hainbat biltzarretara joan zen, zeinetan Vladimir Lenin eta Joseph Stalin zuzenean ezagutu zituen. 1930ean atxilotu zuten eta 15 urteko espetxealdi-zigorra ezarri zioten. Ondorioz, Palmiro Togliattik jarraitu zion alderdiaren Idazkaritza Nagusian. 1939an Molotov-Ribbentrop Itunaren aurka egiteagatik Italiako Alderdi Komunistatik egotzi zuten Umberto Terracinirekin batera. 1945. urtera arte ez zioten alderdira itzultzea utzi.
1982an Sandro Pertini Italiako presidenteak biziarteko senatari izendatu zuen.
Kanpo estekak