María Camila Ramírez Aviaga (Minas, Lavalleja departamendua, 1989ko uztailaren 2a) uruguaitar politikaria da, Alderdi Nazionaleko kidea.
Bizitza
Carol Aviaga erizain eta politikariaren alaba, Rodrigo izeneko neba bat du. Urte bat zuela, entzumena galdu zuen antibiotiko baten ondorioz.
José Pedro Varela 2. eskolan, Minasko ikastetxe Integralean eta 32. lizeo publikoan ikasi zuen. Movimientos Estamos en Todos en Acción (META) eta Antimegaminera mugumenduetako ekintzailea da[1][2].
Alderdi Nazionaleko kidea eta 404. zerrendako parte da. 2015ean Uruguaiko Parlamenturako hautatu zuten ordezko diputatu gisa, baina ez zuen kargua hartu. Desgaitasun Programa Nazionalean (PRONADIS) lan egiten du eta Uruguaiko keinu hizkuntzako irakaslea da.
Lavalleja departamentuko lehen zinegotzi gorra da[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak