Cambusnethan House edo Cambusnethan prioratoa Eskoziako Cambusnethan herrian dagoen jauregi historikoa da, Wishaw ondoan, Iparraldeko Lanarkshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Aintzina normandiar dorretxe bat izan zen bertan XVII mendean jauregi batek ordezkatu zuena. Jauregi hau suak erabat erre zuen 1810an eta 1820an James Gillespie Graham arkitektoak diseinaturiko jauregi berria altxatu zen. Estilo neo-gotiko kuasi-elizkoian egina dagoenez priorato izena ere hartu zuen, baina berez hotel gisa funtzionatu izan zuen eta "ertaroko" jangela jatetxe bihurtu zuten.
Gaur egun eraikina hondarretan dago, 1984an erabiltzeari utzi zitzaionetik harpilatua eta errea ere izan baita.
Jauregia
Bi eta hiru solairu dituen etxea da eta erpinetan dorretxo garaiak ditu. Aipagarria da sarrerako portxea ere. Egoera eskasean egonik, erortzear zeuden apaingarri ugari erretiratu egin dira.
Iruditegia
Kanpo estekak