Calle 13 Puerto Ricoko rap fusioko musika-talde bat da, René Pérez Joglar (goitizenez Residente) eta Eduardo Cabra Martínez (goitizenez Visitante) anaiordeak buru dituena. René abeslaria, musikagilea eta ekoizlea da; Eduardo, berriz, musikagilea, musika-ontzailea, musika-zuzendaria eta multiinstrumentista da. Bion arreberdia, Ileana Cabra Joglar (goitizenez PG-13), taldeko emakumezko abeslaria da.
Rapa, rocka, ska, merenguea, bossa nova, latinoamerikar folka, kolonbiar cumbia, cumbia villera, candombea, salsa, afrobeata, musika elektronikoa eta beste hainbat musika estilo nahasteagatik nabarmentzen da.
Taldeak 24 Grammy Latino eta 3 Grammy sari irabazi ditu.
Diskografia
Estudioko diskoak
Taldekideak
- René Pérez Residente
- Eduardo Cabra Visitante
- Ileana Cabra PG-13