Kalkulatzen da lehen giza taldeak duela 15.000 urte inguru iritsi zirela penintsularen hegoaldera. Lehen europarrak iritsi zirenean, pericú tribuko talde nomadak bizi ziren eskualdean, hondartzetan bilatzen zituzten fruituak, haziak, sustraiak, moluskuak biltzean oinarritutako ekonomia sinplean. Europarrak iritsi aurreko beste bi tribu ere baziren: guaycurak, penintsularen erdialdean eta cochimiak, iparraldean.
Lehen europearrak
Kalifornia Behera penintsulan lur hartzen lehen europarra Fortun Ximenez pilotu eta nabigatzaile euskalduna izan zen, Concepción itsasontziaren agintean. 1534. urtean heldu zen penintsulara, uharte bat zela pentsatuz. La Paz-eko portura iritsi zenean, bertakoek badiako molusku maskorretatik ateratzen zituzten perla ugariak aurkitzen zirela konturatu zen, beraz, aise batean garbitu zuten lekua.
Hala ere, Hernán Cortés hartzen da toki honen aurkitzailetzat (jada jatorrizko biztanleek duela mende batzuk aurkitu zuten arren).
Urte horretako maiatzaren 5etik, 1603ko otsailaren 21era, Vizcaínok hiru itsasontzi gidatu zituen: San Francisco, Santo Joseph eta Tres Reyes. Acapulcoko portutik abiatu ziren Mendocino lurmuturreko iparralderaino (Kalifornia) Géronimo Martí Palacios kosmografoa eta Antonio de la Ascensión fraide karmeldarrarekin batera. Bidaian zehar, toponimiak (izenak) ezarri zituzten bisitatutako lekuetan, planoak egin eta XVIII. mendearen amaierara arte leku hauetan nabigatzeko balioko zuten kostaldeko mapa zehatzak prestatu zituzten.
Biztanleriaren oinarria
1925ean, Carlos eta Luis Bernstein anaiek, merkataritzan eskarmentu handia zutenak, "Calmex" ontzi-fabrika Cedrosko uhartetik Cabo San Lucas badiara mugitu zuten, bertako atunaren tratamendurako. "Calmex" ontzi-fabrikak hogeita hamar tona baino gutxiagoko egurrezko lau ontzi zituen. Ez zuten hozteko sistemarik, ez baitzen beharrezkoa, harrapaketak oso distantzia txikian egiten zirenez, ordu batzuetako arrantza-bidaiek ontziratze prozesurako produktu freskoa entregatzea ahalbidetzen zuten.
1979an, itsas produktuen konpainiak ezin izan zuen turismoaren garapenaren presio eta bultzadari eutsi eta makineria itxi zuen; Cabo San Lucasen ateak itxi eta San Carlos portura joan ziren. Portuko biztanleei zorrotz eragin zien antzeko beste enplegu iturririk ez izateagatik. Nahiz eta langile batzuk geratu egin ziren beste askok emigratu egin zuten.
Erakargarritasuna
Handik urte batzuetara, tokiaren edertasunaz jabetzen hasi ziren: uren berotasunak, hondartzen edertasunak eta kirol arrantza. Honek, Mexikoko eta atzerriko inbertsore ugari bultzatu zituen turismo garapen honetara. Bisitarien etorrera masiboak, gobernuari hotel eskaintza zabalagoa eta luxuzkoagoa sortzeko beharra sorrarazi zion, 1968an Mexikoko Bankuak, Turismo Sustatzeko Funtsa Nazionala (gaztelaniaz: FONATUR) sortu zuen, turismo helmuga berriak sortzeko.
Klima
Datu klimatikoak (Cabo San Lucas, 1951–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1937–2010)
Urteen eta famaren poderioz, Cabo San Lucaseko biztanleriak bilakaera handia izan du, batez ere 80ko hamarkadako %279.4ko gorakada esanguratsuarekin. Turismoaren etorrera masiboak eta enpleguaren gorakadak biztanleriaren hazkunde esponentzial bat markatu dute kostaldeko hiri honetan.
Biztanleriaren bilakaera
Urtea
Bizt.
±%
1950
584
—
1960
859
+ %47.1
1970
1534
+ %78.6
1980
4233
+ %175.9
1990
16 059
+ %279.4
1995
28 483
+ %77.4
2000
37 984
+ %33.4
2005
56 811
+ %49.6
2010
68 463
+ %20.5
2014
79 400
----
Xehetasunak
Datu esanguratsu bezela, Guillermo del Toro zuzendari mexikarrak bere film ospetsuenetako baten eszena batzuk Cabo San Lucasen filmatu zituen; Pacific Rim filmekoak hain zuzen ere.