Informatika esparruan CSV fitxategiak (ingelesetik, comma-separated values) taula itxurako datuak gordetzeko formatu irekia da. Kalkulu orrien arteko datu trukerako erabiltzen da eta oso formatu sinplea da: zutabeak koma bidez bereizten dira eta lerroak lerro-jauzien bidez. Gure inguruan eta, oro har, koma dezimalen bereizle gisa erabiltzen den tokietan formatu honen aldaera bat erabiltzen da non zutabeak puntu eta koma edo tabuladorearen bidez bidez bereizten dira. Kalkulu orri baten bidez, hala nola LibreOffice Calc edo Excel bidez, CSV formatuko fitxategi bat irekitzean aplikazioak berak galdetuko digu zein bereizlek mugatzen ditu datuak.
Adibidea
Aldagaia
|
Urteko datua
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (Cº)
|
40.3
|
Batez besteko tenperatura maximoa (Cº)
|
17.4
|
Batez besteko tenperatura (Cº)
|
12.4
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (Cº)
|
-18.0
|
Batez besteko tenperatura minimoa (Cº)
|
7.4
|
Pilatutako prezipitazioa (mm)
|
762.4
|
Iruñeko datu klimatikoak biltzen dituen taula honek horrelako forma izango luke CSV formatuan:
Aldagaia, Urteko datua
Erregistraturiko tenperatura maximoa (Cº), 40.3
Batez besteko tenperatura maximoa (Cº), 17.4
Batez besteko tenperatura (Cº), 12.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (Cº), -18.0
Batez besteko tenperatura minimoa (Cº), 7.4
Pilatutako prezipitazioa (mm), 762.4
Kanpo estekak