Burdinezko Mozorrodun Gizona (frantsesez: L'Homme au Masque de Fer; 1640-1703) 1669 edota 1770ean "Eustache Dauger" izenpean atxilotua eta Frantziako hainbat espetxeetan preso eduki zuten, tartean Bastilla, gizonak jasotako ezizena da. Espetxealdi osoan inork haren aurpegirik ikus ez zezan belusezko mozorro batez estali zioten eta espetxezainekin mintzatzea edo edozein kontaktu izatea, jatekoa jasotzeko ez beste, guztiz debekaturik zuen. Kondairaren arabera burdinezko mozorroa omen zen.
Literatura
Frantzian XVIII. mendetik oso errotua dagoen kondaira da, jada Ilustrazio garaian Voltairek bere Luis XIV.aren mendea idazlanean haren lehen aipamena egin zuen. Ondorengo idazlanek kondaira Frantziatik kanpo ezagutzera ematen lagundu zuten, tartean, XIX. mendean Alexandre Dumas idazlearen Bragelonneko bizkondea eleberrian gai hau jorratzen da. Idazlearen arabera, "burdinezko mozorrodun gizona" ziurrenik Luis XIV.a Frantziakoaren anai bikia litzateke, haren tronurako oinordekotzan oztopoa litzaketenez, denen bistatik hil gabe erditik kendua izana.
Zinema
Literaturaz gain, XX. mendetik aurrera zinemak ere mundu osoan kondairaren hedapen eta ezagutzera ematean asko eragin izan du, gaia zuzenean edo zeharka ukitu duten film ugari butu izan baitira.
Kanpo estekak