Burdin Olatze mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendatea da, Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugatik hurbil azken honetako Altzürükü eta Altzai-Altzabeheti-Zunharretako lurretan; Arbailen erdian eta Ahüzki iturri ospetsutik distantzia laburrera dago. Aturri eta Uhaitzandi ibaien arroen artean muga sortzen du.
Olatze izena bertan zeuden eta dauden bordetatik datorkio. Ekialdean Zuberoako Arbaila eta Basabürüa eskualdeak eta hego-mendebaldean Lauribar ibaiaren harana.
Abiapuntuak
Behorlegitik Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra doan ibilbidean hasten da ohiko bidea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak