Bulgariako Lehen Inperioa

Bulgariako Lehen Inperioa
ц︢рьство бл︢гарское
681 – 1018
Monarkia
Geografia
HiriburuaPliska (681–893)
Preslav (893 – 968/972)
Skopje, Ohrid, Bitola (968/972 - 1018)
Kultura
Hizkuntza(k)Bulgariera
Bizantziar greziera
ErlijioaTengrismo, kristautasuna, eslaviar paganismo
(681–864)
Bulgariako Eliza Ortodoxoa
(864–1018)
Historia
Aurrekoak
Bizantziar Inperioa
Abaroen Khaganerria
Bulgaria Zaharra
Ondorengoak
Bizantziar Inperioa
Bulgariako Bigarren Inperioa

Bulgariako Lehen Inperioa (bulgarieraz: ц︢рьство бл︢гарское, ts'rstvo bl'garskoe) Erdi Aroko bulgariar estatua izan zen, hego-ekialdeko Europan VII. eta XI. mendeen artean iraun zuena. Une gorenean, Simeon I.aren agintaldian (893-927), Danubiotik Itsaso Beltzeraino eta Dnieperretik Itsaso Adriatikoaraino hedatzen zen.

Historia

Asparukhek sortu zuen Bulgariako Lehen Inperioa, 681. urte inguruan[1], protobulgariarrak ipar-ekialdeko Balkanetan kokatu zirenean. Ongalgo guduan menderatuak izan ondoren, bizantziarrek aitortu zieten tribu horiei Danubioren hegoaldean finkatzeko eskubidea.

Iraun zuen urteetan, bulgariar estatuak harreman estuak izan zituen Bizantziar Inperioarekin, batzutan adiskidantzazkoak bestetan etsaitasunezkoak. Izan ere, bizantziarren iparraldeko antagonista nagusi bilakatu zen, eta hainbat gerra izan zituzten. Beste batzuetan aliatuak izan ziren, hala nola 718an Konstantinoplako arabiar setioa apurtu zutenean bezala. Bizantzioren eragin kulturala oso handia izan zen, eta 864an Boris I.ak kristautasun ortodoxoa hartu zuen inperioko erlijiotzat[2]. Abaroen Khaganerria desegin eta gero, Panoniako ordokian zehar zabaldu zen. Gero, petxenegoen, kumandarren eta magyarren aurka borrokatu ziren, eta Panonian ezarri zuten muga.

Simeon I.aren agintaldian erdietsi zuen Bulgariako Lehen Inperioak unerik gorena. Konstantinoplan hezia, Simeon greziar arte eta kulturaren mireslea izan zen, eta jauregi, eliza eta monasterioen eraikuntza sustatu zuen. Preslav hiriburu bikaina bilakatu zen, Konstantinoplarekin lehiatzeraino[2]. Inperioa zabaltzera deliberaturik, zenbait garaipen erdietsi zituen bizantziarren aurka, eta Konstantinopla setiatu zuen 923 eta 924an. Simeon hil ostean, Bulgaria ahulduz joan zen, bogomilismoaren hedapenaren eta magyar, petxenego eta bizantziarren erasoen ondorioz[2]. 1014ko Kleidiongo guduan erabateko desegigo pairatu ostean, 1018rako Bulgaria osoa Bizantziar Inperioaren mende gelditu zen.

Erreferentziak

  1. Bulgar people. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-19).
  2. a b c Bulgaria: The first Bulgarian empire. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-19).

Kanpo estekak