Ama Birjina Haurrarekin (Madonna col Bambino) edo Brujasko Ama Birjina, Michelangelo eskultorearen lan ezaguna da. 1501-1504 urteetan egina, BrujaskoAndre Maria elizagotikoan dago. Hau izan zen Michelangeloren bizitzan Italiatik atera zen bere obra bakarra eta horrek lanari misterio kutsua eman dio betidanik.[1]
Deskribapena
Eskultura honetan birjina haurrarekin agertzen da. Michelangelok Vatikanoan egindako Pietàrekin antzik ikus diezaiokegu, besteak beste, arropen tratamenduan. Plastikoki, multzoak solemnitate handia erakusten du, batez ere bertikaltasunari esker, arkitekturaren antzekoa. Birjinaren aurpegia borobila da, edertasun klasikokoa. Ematen du hausnarketa sakonaren unean harrapatuta egongo balitz bezala. Bitartean, haurra, zutik dago, amaren hanken ondoan jarrita; amari eskua ematen dio, era batez, energia transmititu nahian.
Eskulturak arazo handiak ezagutu zituen. Napoleonek Frantziara eramatea agindu zuen eta han egon zen 1815 arte. Bigarren Mundu Gerrannaziek berriro ere lapurtu zuten eta meategi batean ezkutatu zuten. Azkenik, gerraren garaileek aurkitu eta berriro ere bere tokira itzuli zuten. Azken historia hau The Monuments Men filman (2014) eta liburuan azaldua izan da.