Kimikan, bromo-zenbakia edo bromo-indizea da konposatu asegabe batek denbora jakin batean absorbatzen duen bromo kantitatearen neurria. Konposatu edo disoluzio baten asegabetasun-maila neurtzeko erabiltzen da neurri hori. Iodoa ere usatzen da helburu berarekin eta iodo-zenbakia neurtzen da[1].
Erreferentziak
- ↑ iodo-indize. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.