Brent petrolioa petrolioaren salerosketetan erabiltzen den petroliogozo eta arinaren mota bat da, munduan petrolioa saltzeko eta erosteko erreferentzia gisa gehien erabiltzen denetako bat. Gozotzat hartzen da sufre gutxi duelako, eta arintzat dentsitate baxukoa delako. Nagusiki Ipar Itsasotik ateratzen da eta Europako merkatuen erreferentzia da.
Ezaugarriak
Brent gordina petrolio arina da, baina ez West Texas Intermediate (WTI) bezain beste. Bere sufre edukia % 0,37koa da gutxi gora-behera, eta horrela izanik petrolio gozoa bezala hartzen da, baina berriz ere, ez WTI bezain gozoa. Brent-a gasolinaren ekoizpenerako ezin egokiagoa da. Europako ipar-mendebaldeko herrialdeetan fintzen da normalean, baina merkatuaren prezioak baxuegiak direnean esportatu ahal izateko, mediterraneoko eta Estatu Batuetako ekialdeko kostetako findegietan ere prozesatzen dute. Petrolio mota hau pobreenetakoa da bero-gaitasunari dagokionez.
Kotizazioa
Europa, Afrika eta Ekialde Ertaineko petrolio ekoizpena Brent upelak ezartzen duen prezioaren arabera saltzen da, hau da, prezio estandar bat ematen du, munduko barietateen % 65ak erreferentetzat hartzen duena.
Brent upelak (42 US galoi, 159 litro) LondreskoInternational Petroleum Exchange (IPE) merkatuan kotizatzen du. Dolarra da kotizaziorako diru-unitatea.
Brent upela WTI upela baino garestiagoa da eta LPEEko petrolioaren prezioaren gainetik mantentzen da.
2015ekourtarrilaren 7an, hasieran Brent upelaren prezioa 51,15 dolarrean zegoen, baina segituan 49,92 dolarrera jaitsi zen. 2009eko maiatzetik izan zuen salmenta prezio baxuena zen[2].
Urtarrilaren 12an, Brent petrolioaren upela merkatu zen eta 47 dolarreraino iritsi zen[3].