Brassempouyko venusa edo Brassempouyko andrea (frantsesez: la Dame de Brassempouy eta okzitanieraz, Dauna deu Capulet edo Dauna de Brassempoi ) boliz egindako emakumezko estatua antropomorfo baten zati bat da.[1] 1894an, Landetako Brassempouy herritik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen Édouard Piette izeneko frantziar arkeologoak.[2]
Paleolitoko Venus hori 3,65 cm luze da, 2,2 cm zabal eta 1,9 cm lodi. Nahiz eta venusik xehatuenetako bat izan, haren proportzio anatomikoak ez dira zehatzak eta ez du ahorik.
Gainean zuen geruzaren arabera, gravettiar arokoa (Goi Paleolitoa, duela 29.000 eta 22.000 urte artekoa) da; beraz, historiaurreko beste venusen (besteak beste, Laussel, Lespugue, Willendorf edo Dolní Věstonice) garaikidea da.[3]
Erreferentziak
- ↑ Delporte, Henri. (1981). L'objet d'Art Prehistorique. Éditions de la Reunion des musées nationaux ISBN ISBN 2-7118-0188-8..
- ↑ Brézillon, Michel. (1969). Dictionnaire de la Prèhistoire. Paris: Librairie Larousse, 51 or. ISBN 2-03-075437-4..
- ↑ Delporte, Henri. (1995). La Dame de Brassempouy. Actes du Colloque de Brassempouy (juillet, 1994).. Erault 74.
Kanpo estekak