Bosnia Mendebaldeko probintzia autonomoa Autonomna Pokrajina Zapadna Bosna Аутономна Покрајина Западна Босна |
---|
1993 – 1995 |
zehaztu gabea |
|
|
|
Hiriburua | Velika Kladuša |
---|
|
Hizkuntza(k) | serbiera, kroaziera, bosniera |
---|
|
|
Bosnia Mendebaldeko Probintzia Autonomoa (bosniera, kroaziera edo serbieraz: Autonomna Pokrajina Zapadna Bosna, Аутономна Покрајина Западна Босна) edo sinplifikatuz, Bosnia mendebaldea onartu gabeko entitate politikoa izan zen Bosnia-Herzegovina ipar-mendebaldean. Velika Kladuša herria eta inguruko zenbait herrixkek osatzen zuten eta 1993 eta 1995 artean existitu zen Bosniako gerran, Bosniako gobernu zentralaren aurkako Fikret Abdićen politika sezesionisten emaitza modura. Hiriburua Velika Kladuša zen, gaur egun Una-Sana kantoian kokaturik dagoena.
Historia
Probintzia Autonomoak Serbia eta Kroaziarekin kooperatu zuen gobernu bosniarraren aurka Karađorđevoko itunaren itzalpean, zeinaren helburua Bosnia-Herzegovina Kroazia eta Serbiaren artean banatzea zen. Fikret Abdićen gobernu bosniarra ahultzearen rola, erregimen kroaziar eta serbiarrek bultzatu zuten. Bere enpresari, aduanarik gabeko merkataritza-gunea eman zitzaion Rijeka portu kroaziarrean, baita merkataritza librea ere Serbiak kontrolaturiko guneekin. Bosnia Mendebaldeko lurraldea 1994ean gobernu bosniarreko soldaduek hartu zuten, baina berriz bota zituzten urte horretan, beranduago eta probintzia autonomoa berrezarri zen.
1994ean Franjo Tuđmanek Bosniarekiko bere politikak aldatu zituen, Amerikako Estatu Batuak eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak eginiko presio diplomatikoagatik. Oso zaila bihurtu zen Bosnia Mendebaldearen etorkizuna bermatzea, Fikret Abdićek ezin bazuen bere babesleetariko baten laguntza militar edo finantzarioa lortu. 1995ean probintziak Bosnia Mendebaldeko Errepublika izena hartu zuen (Republika Zapadna Bosna, Република Западна Босна) eta urte berean Krajina Serbiarreko Errepublikaren azken defentsa lerroa izan zen. Militarki zanpatua izan zen Tiger operazioan eta gero guztiz akabatua Kroazia eta Bosnia-Herzegovinak batera eginiko Storm operazioan. Bere lurraldea Bosnia-Herzegovinara lotu zitzaion (gaur eguneko Una-Sana kantoia). Fikret Abdićek -orduko Kroaziako presidentea zen Franjo Tuđmanekin erlazio ona zuena- Kroaziako hiritartasuna eskuratu zuen eta Kroazian bizitzeko gai izan zen. Tuđman 1999an hil zenean, eta bere alderdia zen Kroaziako Batasun Demokratikoaren hauteskunde galeraren ondoren (2000. urtean), Abdić atxilotu eta gobernuari leialak izren bosniakoen aurkako eginiko gerra-krimenengatik kartzelara bidali zuten. Gaur egun, 2002an jarri zioten zigorra dago betetzen.
Kanpo estekak