Borroka-kaskoa edo kasko militarrasoldaduaren burua babesteko jantzia da. Borroka-kaskoek mehatxu balistikoen eta inpaktu-indar sendoen aurkako babesa eskaintzen dute, eta haien erabilerak neurri handi batean murriztu ditu buruko lesioak, eta soldadu askoren bizitza salbatu du. Bat-bateko lehergailuek eta gatazka militar asimetriko modernoetako hiri-borrokako operazioek planteatzen dituzten erronka berrien aurrean, etorkizuneko borroka-kaskoek oso babesleak, arinak, eramateko erosoak eta komunikazio-sistemekin eta beste mota batekoekin bateragarriak izan behar dute[1].