Bolboraren dorrea edota Bolboraren atea, txekieraz: Prašná brána, Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen dorre bat da. Berez, 1475ean eraikitzen hasi zen, eta Pragako Hiri Zaharreko 13 sarbide edo ateetako bat zen. Gaur egun, Pragako monumentu ezagunenetako bat da, eta Pragako Hiri Zaharra eta Pragako Hiri Berria banatzen ditu.
Kanpo estekak