Bohemian Football Club (irlanderazCumann Peile Bóithéamaigh) Irlandakofutbol taldeen artean hirugarrena da irabazitako txapelketa kopuruan. 11 Liga eta 8 Kopa irabazi ditu.
Historia
DublingoPhoenix parkearen ondoan sortu zen taldea 1890ko irailaren 6an. 1920an Irlanda bitan banatu arte Irlandako Ligan aritu zen, bere garaipenik handiena Kopan lortu bazuen ere 1908an.
Hiru aldi oparo izan ditu taldeak. Errepublikako liga hasi eta lehenengo urtetan talde nagusia izan zen bost Liga eta bi Kopa irabaziz. Bigarren garai oparoa 70. hamarkadan iritsi zitzaion, bi liga eta bi kopaz gain Europako txapelketetan aritzeko txartelak eskuratu zituelarik.
Azken hamarkada ere bikaina izan du izan ere lau liga irabazi batitu (azkena 2009an) eta baita bi kopa ere. 2001etik aurrera 9 aldiz aritu da Europako txapelketatan, emaitzak apala izan diren arren.