Blogsoviet

Blogsoviet, Euskal Herriko ikaskuntza komunitate digitala da, blogak, sare sozial banatuak eta Interneteko bestelako tresna libreak autonomiaz eta kolektiboan sortu, kudeatu eta elikatzeko asmoa duena.
Lehen garai batean komunitatean parte hartzen zuten kideen blogak sustatzeko jardun bazuen ere, bigarren fase batean sare sozial banatuetan jarduteko saiakera egin zuen taldeak, status.blogsoviet.com izeneko StatusNet instantzia sortuz. Azken urteetan ekintza maila diskretuan jarduten du komunitate digital bezala.
Izaera
"Botere guztia blogsovietentzat" da komunitate digitalaren leloa, eta moldatutako sobietar estetikan oinarritutako iruditegi propioa garatu dute ekintzen ibilbidean. Kudeaketa kolektiboan oinarritzen da sare banatuetan oinarritutako komunitatea, jardun administratiborako "idazkari Nagusi" bat izendatzen badute ere.[1]
Historia

Blogsoviet ekimenaren lehen topaketa Andoainen egin zen 2010eko apirilaren 24ean, Asier Mirónek kudeatutako Itzalagunean. Bakalhau irlari buruz hitz egin zen bertan, eta parte hartzaileek sare banatuen antolaketa praktikara eramateko abiapuntu bezala identifikatu zuten ekimena.[2]
Erreferentziak
- ↑ Archive.og: Blog Soviet » Blogsovieta Andoaingo Itzalagunean. (kontsulta data: 2022-04-24).
- ↑ «Blogsoviet izugarria - Teketen» teketen.com (kontsulta data: 2022-04-24).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.