Mundu guztian zehar bidaiak egin ondoren, Atzerriko Legioan soldadu izan zen; beso bat galdu zuen Lehen Mundu Gerran. Bere poesiak eragin handia izan zuen Apollinairengan eta surrealistengan: Pâques à New York (1912, "Eguberriak New Yorken") eta La Prose du transibérien et de la petite Jeanne de France (1913, "Transiberianoko eta Frantziako Jeanne txikiaren prosa"). Hitz lauz idatziriko obrek abenturazale modernoaren epopeia osatzen dute: L´or (1925, "Urrea"), Moravagine (1926), Rhum (1930, "Rona"), La vie dangereuse (1938, "Bizitza arriskutsua"), L´homme foudroyé (1945, "Gizon tximistak joa") eta Aujourd´hui (1931, "Gaur").