Bizkarlatza Zaraia mendilerroan dagoen mendietako bat da. Mendilerro honetako beste mendi gehienak ez bezala, hau belartsua da, gertu dagoen Elgea mendilerroko mendiak bezala. 1.132 metroko garaierarekin, Zaraia mendilerroko mendien artean, laugarren postuan dago, pixka bat iparralderago dagoen garaiera bereko Aizkorri mendiarekin batera.
Irispideak
Bideetako bat, Bolibar elizatetik abiatzen da. Hemendik, lehenik, Lizargarate lepora heldu behar da. Behin hona heldu ondoren, ezkerretarantz doan bide bat hartu behar da, Bidate iturritik pasatzen dena, Arlutz mendirantz. Bidearen amaieran, eskuinetara hartu behar da. Azkenik, lau-lauan, mendiaren tontorrera heltzen da.
Beste bide bat, Lizargarate lepotik gertu dagoen Elgea mendilerrotik abiatzen da. Araba aldetik etorriz gero, Mugarriluze (Elgea) menditik jaitsi behar da lehenik, Alabitarte tumuluarekin topo egin arte. Hemendik gertu, bide bat abiatzen da, mendiaren hegoaldetik, zuzen-zuzen gorantz, tontorrerantz abiatzen dena.
Oharra
Zaraia mendilerroko beste mendi gehienak ez bezala, hau, belartsua da, mendilerroko beste mendi gehienak, tontor harritsukoak diren bitartean.
Inguruko tokiak
Kanpo estekak
[1]