Bisfenol S (BPS) bisfenolen familiako gai elkartu organikoa da (HOC6H4)2SO2 formulakoa. Bi fenol talde ditu sulfonilo talde baten bi aldeetan, hots, sulfonen familiakoa da.
Erabilera
Laster lehortzen diren epoxi erretxina itsaskorrak ontzeko erabiltzen da[1]. Erreaktibo moduan ere baliatzen da polimeroen erreakzioetan.
Sintesia
Bisfenol S prestatzeko bi baliokide fenol baliokide bat azido sulfurikorekin edo oleumekin erreakzionarazten da[2].
- 2 C6H5OH + H2SO4 → (C6H4OH)2SO2 + 2 H2O
- 2 C6H5OH + SO3 → (C6H4OH)2SO2 + H2O
Erreakzio honek 2.4'-sulfonildifenol isomeroa sorraraz lezake, ohizko traba ordezkapen aromatiko elektroizaleetan.
Erreferentziak
Kanpo-estekak