Camcor eta Brosna ibaiek bat egiten duten puntuan dago. Ibai hauek Shannon ibaiaren adarrak dira.
Historia
Birreko San Brendanek monasterio bat fundatu zuen eta 697an sinodo bat izan zen bertan. Herria bera 1620 inguruan sortu zen merkataritzak bultzatuta.
Ondasun nabarmenak
Birr Irlandako Ondare Herria izendatu izan da bere georgiar estiloko etxeak direla eta. Gehienak Emmet plazaren inguruan daude. bertan dago esate baterako Dooly's Hotel, 1747an zabaldua, Irlandako ostaturik zaharrenetakoa dena.
Birr gaztelua ere ikusgarria da. Sir Laurence Parsonsek eraiki zuen 1620an. Bereziki aipatzekoa da parkean dagoen teleskopio erraldoia, Leviathan izenekoa eta 1845ean ezarria.