BilinaErrusiako epika-kontakizuna da, Erdi Aroaz geroztik ahoz aho gure egunetaraino heldu dena.
Kieveko bilinetan Vladimir printzearen laguntzaile izan ziren gudari bulartsuen ekintzak kantatzen dira bertan. Novgorodekoetan, berriz, protagonistak aberastu eta ahaltsu izatera iristen dira. Kontakizun horiek gorteetan ondu ziren.