Bike minerala (mundrunetik eratorria) polimero biskoelastikoa da. Hau da, nahiz eta giro-tenperaturan solidoa izan eta pusketan hautsi daitekeen, berez likidoa da eta denboran zehar isuri egingo da, poliki-poliki.
Queenslandeko Unibertsitateko (Australian) esperimentu batek bikearen isuria denbora oso luzean neurtzen du. Hartarako, bikea beirazko inbutu batean ezarri zen, eta tantaka isurtzen utzi. Esperimentua 1930ean hasi zen eta harrezkero zortzi tanta bakarrik erori dira. Isuri horren arabera, bertan erabilitako bikearen biskositatea kalkulatu da: urarena baino 230 mila milioi (2.3×1011) aldiz handiagoa gutxi gorabehera[1]. Zortzigarren tanta 2000ko azaroaren 28an erori zen, eta bederatzigarrena, 2013ko amaieran.