Bifeniloa konposatu organiko heteroziklikoa da, C12H10 formula duena eta lotura kobalentez lotutako bi bentzeno-eraztunez osatuta. Solido kolorgea edo horixka da, da, usain atseginekoa. Naturan ikatz-mundrunean, petrolioan eta gas naturalean aurkitzen da. Uretan disolbaezina da baina disolbagarria disolbatzaile organiko ohikoenetan[1].
Sintesia
Bifeniloa ikatz-mundurnetik, petroliotik eta gas naturaletik destilazioz lor daiteke[2]. Alabaina industrian bi sintesibide ere baliatzen dira.
Toluenoaren desalkilazioaren albo-produktu gisa lortzen da:
C6H5CH3 + C6H6 → C6H5−C6H5 + CH4
Bentzenoaren oxigeno bidezko deshidrogenazioz ere presta daiteke:
2 C6H6 + ½ O2 → C6H5−C6H5 + H2O
Erabilera
Bifeniloak lizunak eta onddoak haztea eragozten du, eta horregatik kontserbagarri gisa (E230) erabiltzen da beste kontsebagarri batzuekin batera), batez ere garraioan zitrikoak kontserbatzeko. Europar Batasunean ez da elikagai-gehigarri gisa onartzen.
Bifenilo polikloratuak (PCB) ekoizteko lehengal gisa baliatu zen bifeniloa, lehen asko erabiltzen baitziren fluido dielektriko eta bero-transferentziarako agente gisa.
Erreferentziak
Kanpo estekak