Bide barrijak Estepan Urkiaga "Lauaxeta"k 1931n argitaratutako liburua da, gaur egun desagertua dagoen Bilboko "Verdes" argitaletxean.
Poesiazkoa eta bizkaieraz idatzitakoa da lan hau, baina Sabin Aranaren garbizaletasun joeren eragin handiarekin[1]. Maileguen erabilera saihestu zuen: batetik, euskal tradiziotik berreskuratutako hitzak erabiliz, esaterako, “irarri” inprimatu erabili beharrean eta, bestetik, neologismoak erabiliz, adibidez, “atzindu” edo “marreztu”. Gainera Lauaxetak oso idazkera fonetizatua erabili zuen testuan: “zurijan, Axia, eban gustija,...”
Lauaxetak zion jarraitu, ordea, Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari eta poesia egitura landuak idatzi zituen bai metrika bai hoskidetasuna zainduz[1].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak