Bidaia 2002. urtean Baionan sorturiko musika taldea da. Euskal musika tradizionala eta munduko musika folklorikoa uztartzen ditu.
Taldea
1994an Errobi taldean arituriko Mixel Ducauk eta emazte Caroline Phillips-ek osatu zuten bikotea eta hasieran beren izenarekin atera zituzten diskak baina 2002tik aurrera Ritxi Salaberria eta Jabi Arearekin Bidaia taldea eratu eta dagoeneko hainbat diska plazaratu dituzte.
Diskografia
- Michel Ducau eta Caroline Phillips bezala:
- Mixel Ducau & Caroline Phillips (1995, Elkar)[1]
- Zatoz gugana (1998, Agorila)
- Bidaia bezala
- Ohian (2003, Resistencia)
- Duo (2007, autoekoizpena)
- Agur Shiva (2011, autoekoizpena)[2]
- Hitza (2016, autoekoizpena)[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak