Beta vulgaris Beta generoko landare espezie bat da. Bere produkturik ezagunena beterraba edo erremolatxa da. Landare hau bi urterokoa da gehienetan, nahiz eta iraunkor gisa ere joka dezakeen. 1-2 metroko zurtoinak ditu, eta horien gainean 5-20 cm-ko bihotz-formako hostoak (barietate landuetan handiagoak izan ohi dira). Loreak buru trinkoak osatuz ekoizten ditu, eta txikiak dira, 3-5 mm-ko diametrodunak, berdeak edo tindu gorrikoak, bost petalodunak. Haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak hazi gogorren mordo gisa sortzen ditu.
Taxonomia
Hiru barietate sailkatu dira:
Ekologia
Beterraba ez da oso zorrotza lurzoruaren mantenugaiekin; horri esker, lehenago beste barazki batzuk landatu diren lurretan jar daiteke. Haatik, oso sentikorra da hotzaren eta izozteen aurrean.
Zuzenean ereiten da eta bere hazkunde-garaia 80 eta 140 egun artekoa da.
Erabilerak
Landare honen erabilerarik arruntena elikagai gisa da. Gure ingurunean gehien bat azukrea ekoizteko erabiltzen da, baina zuzenean ere jan daiteke, eta koloratzaileak ekoizteko ere balio du.