Berta Zúñiga

Berta Zúñiga

Bizitza
JaiotzaPuerto Cortés1990eko irailaren 24a (34 urte)
Herrialdea Honduras
Familia
AmaBerta Cáceres
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak2009 Honduran coup d'état (en) Itzuli

Berta Zúñiga Cáceres (Puerto Cortés, Honduras, 1990eko irailaren 24a) gizarte-ekintzailea. 2017ko maiatzaz geroztik Hondurasko Herri Erakundeen eta Indigenen Kontseilu Zibikoaren (COPINH) koordinatzaile nagusia da.

Biografia

Berta Cáceres eta Salvador Zúñigaren alaba, COPINHeko militanteak.[1][2] Lenca herriaren eskubideen eta ingurumenaren defentsan aritzen den erakundearen kideak jazarpen handia jasan dute, besteak beste, heriotza mehatxuak, arrisku-egoera etengabea, erasoak espetxeratzeak.[3][2]

Berta Zúñiga, bere anai-arrebak bezala, herri-hezkuntzako eskoletan trebatu zen eta gaztetatik sartu zen politikan.[2] Amarekin eta anai-arrebekin batera, COPINHeko jardueretan parte hartu zuen.[4]

2009ko estatu-kolpetik aurrera, erakundeen aurkako errepresioa areagotu egin zen. Bereziki Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurkako borrokagatik Berta Cáceres jazarpena eta mehatxuak jasan zituen eta azkenik, 2016ko martxoaren 2an erail zuten.[5][6][1][7]

Berta Zúñiga bere amaren erailketaren ikerketaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta krimenaren ikerketa sakona eskatu zuen, bai estatuan, bai nazioartean. Estatu Batuetan lege-proiektu bati laguntzeko kanpaina bat ere hasi zuen, herrialde horrek Hondurasekiko laguntza militarra eten zezan.[8]

COPINHeko koordinatzaile nagusia

2017. urteko maiatzean, Berta Zúñiga COPINHko koordinatzaile nagusi hautatu zuten, hil aurretik bere amak bete zuen kargu bera.[9][3] Kargu horretatik, gizarte eta ingurumen borrokarekin jarraitu du, batez ere lenca herriaren ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen eskubideak mehatxatzen dituzten megaproiektuen aurka.[10] COPINHren lidergoa onartu eta aste gutxira, haren eta erakunde horretako beste kide batzuen aurka egindako eraso armatu bati aurre egin zion.[10][8]

Erreferentziak

Kanpo estekak