Bernard van Orley (Brusela, 1487 - Brusela, 1541eko urtarrilaren 6a) Pizkundeko flandestar margolaria izan zen. Italiako margolarien eragin nabarmena du bere lanetan, Rafaelena bereziki. Margarita Austriakoren eta Maria Hungariakoaren gorteetako margolaria izan zen. Aipagarriak ditu erretratuak eta erlijio-lanak. Ama Birjina Haurrarekin, Georges de Zelle sendagilearen erretratua eta San Norbertoren sermoia ditu lan nagusiak.
Erreferentziak