Bermiegoko hagina, asturieraz: Teixu de Bermiego edota Teixu la Ilesia, Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Bermiego parrokian dagoen hagin bat da, Quirós udalerrian. Hain zuzen ere, hagin arrunt espezieko zuhaitza da. Elizaren alboan dago, herriaren kanpoaldean.
1995eko apirilaren 27ean Monumentu Natural izendatua izan zen, hortaz, Asturiasko natur ondareen egitasmoaren barnean babestua dago.
Itxura ia guztiz perfektua du, 15 metro zabalera, 10 metroko garaiera eta 6,5-7 metro arteko enbor perimetroa. Aditu batzuen arabera Europako hagin zaharrenetakoa omen da.