Berkeley Open Infrastructure for Network Computing (Sare bidezko Konputaziorako Berkeleyko Azpiegitura Irekia) edo BOINC konputazio banaturako azpiegitura bat da, hasiera batean SETI@home proiekturako garatu zen arren, zabaltzeko asmoarekin egindakoa. Software librea da eta LGPL lizentziapean banatzen da. Software hau Kaliforniako Unibertsitatearen Berkeleyko egoitza batean garatzen dute, David Andersonek zuzenduta.
Jatorria
SETI@home BOINC azpiegitura erabiltzen duen proiektu ezagunenetakoa da. Bere arrakastari esker kalkuluak burutzeko ordu asko eta asko behar zituzten beste proiektu ugari sortu ahal izan dira ondoren. Konputazio banatuari esker, milaka ordenagailu batzen diren sare bakar batez baliatuz kalkulu hauek askoz azkarrago burutzen joan daiteke.
BOINC azpiegituran barne dauden proiektuak
Kanpo estekak