Berkelah ur-jauziak (malaysieraz: Air Terjun Berkelah) Malaysian dagoen ur-jauzi multzo bat da, Pahang eskualdean. Kuantan hiritik 31-35 kilometrotara aurkitzen dira.[1]
Deskribapena
Ohian tropikalaren erditik doan Berkelah ibaiak egiten duen jauzia da. Zazpi jauzi egiten ditu jarraian, azkena da handiena, 50 metroko erorketa librea baitu.[2]
Gaur egun Berkelah parkea eratu da ibaiaren inguruan. Parkearen sarreran ur-jauzi bikiak aurkitzen dira eta ordu eta erdiko ibilbidearen ondoren iristen da Berkelah ur-jauzietara.[3]
Izena
Aspaldi ikan kelah izeneko arrainak ugari ziren ibaian eta hortik datorkio iena. Gaur egun arrain hauen populazioa asko jaitsi da habitat galera dela eta.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak