BerioGipuzkoakoDonostia hiriburuko, Antigua auzoko futbol zelai bat da. Bertan hainbat klub eta ikastetxek entrenatzen eta jokatzen duten arren, zelaiaren jabetza Donostiako Udalarena da. Berioko kirol instalazioek bi futbol zelai, hainbat aldagela, estalitako harmailak eta taberna bat eskaintzen ditu, ikuslearen gozamenerako. Futbol zelaia, 80. hamarkadan sortu zen Berio Futbol Taldearen sorrerarekin.
Kokapena
Berio Futbol zelaia, Donostiako Antigua auzoko Berio Pasealekuko 26. zenbakian dago, bere postakutxa zenbakia 20018 delarik.[1]
Ezaugarriak
Berio Futbol zelaiak 100 pertsona ingururentzako estalitako harmailak eskaintzen ditu. Instalazioak bi futbol zelaiek osatzen dituzte, lehenengoa Futbol 7-koa eta bestea Futbol 11-koa. Futbol 11-ko zelaiak 60 metro neurtzen ditu zabalean eta 100 metro luzetara. Horrez gain, 10 aldagelak eta taberna batek osatzen du kirol gune hau.[2]