Bergantes edo Alcherez Iberiar Penintsulako ibai bat da, Guadaloperen ibaiadarra dena.
Geografia
Bere ibilbidea luzea ez den arren (60 kilometro gutxi gorabehera) eta arro txiki samarra duen arren, emari handia du neguan, iparraldeko mendialdearen itzalpean dagoen gune hidrologikoan euri asko egiten duelako. Cantavieja edo Cantavella ibaia eta Caldes edo Calders ibaia, Teruelgo probintzian sortzen direnak, Forcall herrian elkartzen dira Bergantesekin. Bergantesek Guadalope ibaiarekin bat egiten du Calandako urtegia baino lehentxeago.
Ekologia
Ibaiak askotariko flora eta fauna ditu, amuarrainak, ibai-karramarroak eta igarabak barne.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Morilla Fernández, Cosme. Guía y mapa de la naturaleza de España. Anaya Touring, 216 or. ISBN 978-84-9776-814-6..
Kanpo estekak