Benoît de Saint-Maure

Benoît de Saint-Maure
Bizitza
JaiotzaSainte-Maure-de-Touraine, XII. mendea
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaXII. mendea ( urte)
Hezkuntza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
antzinako frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak

Benoît de Saint-Maure edo Benoît de Sainte-More, XII. mendeko idazle frantziar bat izan zen, Toursen jatorria zuena.

Bere lanik ezagunena, Troiako Olerkia edo Roman de Troie da, 1160 eta 1170 bitartean idatzitakoa, Leonor Akitaniakoari eskeinia, eta, ziuraski, beronek eskatua. Troiako Gerrari buruz, Erdi Aroan idatzi zen lanik garrantzitsuena da, eta III. eta IV. mendeetan idatzitako Iliadaren latinerako itzulpenetan oinarritua dago.

Estoire des Ducs de Normandie ("Normandiako dukeen historia") izeneko lan bat ere idatzi zuen, 1175 inguruan, garai horretan Ingalaterrako errege zen Henrike II.a Ingalaterrakoaren aginduz, iturri bezala, Gilen Jumiègesekoa, Gilen Poitiersekoa, Dudon Saint-Quentingoa eta Robert Wacen kronikak erabiliz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benoît de Saint-Maure Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.