Benedita Rodrigues da Silva (São Paulo, 1911ko otsailaren 1a – ibidem, 1984ko martxoaren 12a) brasildar aktorea izan zen, batez ere 1952ko Sítio do Picapau Amarelo telesailean izeba Nastácia antzezteagatik ezaguna.
Bizitza
Monteiro Lobato idazlearen amaginarrebaren neskamea zen Gabrielaren alaba zen. Nerabea zela, ama hil zitzaion, eta Benedita Lobatoren etxera joan zen sukaldari gisa lan egitera[1]. 1937an ezkondu zen[2] eta hurrengo urtean Aparecida alaba izan zuen, Europako konpainia batean aritu zen lehen dantzari afro-brasildarra[1]. 1952an Tatiana Belinky idazleak Benedita ezagutu zuen, Lobatoren etxean afaltzen ari zela, eta pentsatu zuen izeba Nastácia ezin hobea izango zela Sítio do Picapau Amarelo telesailerako[3]. Hala, Benedita Rodrigues sukaldari izatetik aktore izatera pasa zen eta 1952tik 1963ra pertsonaia hori antzeztu zuen[3].
1953an Beltzen Antzoki Esperimentalean sartu zen, eta telebistako hainbat antzerki saiotan parte hartu zuen[4]. Bitartean, Grande Teatro Infantil Gardano eta Teatro da Juventude Tupi saioetan ere antzeztu zuen[4]. Sítio do Picapau Amarelo amaitu ondoren, A Gata (1964), Banzo (1964), O Primeiro Pecado (1968) telenobeletan eta As Professorinhas-en bi bertsioetan (1965 eta 1968) parte hartu zuen[5]. Orduan Brasilgo telebistan aktore beltzentzako paper gutxi zeudenez, 60 urte baino gehiago zituela postetxean lan egiten hasi zen, eta han geratu zen hil arte[3]. Garai hartan, telenobela bakarean agertu zen, O Tempo Não Apaga (1972)[6].
Filmografia
Telebista
Urteak
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
1952-1963
|
Sítio do Picapau Amarelo
|
Izeba Nastácia
|
|
1953
|
Teatro Experimental do Negro
|
Hainbat pertsonaia
|
Bost ataletan: O Imperador Jones, A Hora Certa, O Filho Pródigo, Onde Está Marcada a Cruz eta Todos os Filhos de Deus Têm Asas
|
Grande Teatro Infantil Gardano
|
Hainbat pertsonaia
|
Hiru ataletan: A Bela Adormecida, A Bela e a Fera eta Branca de Neve
|
1962
|
Teatro da Juventude Tupi
|
|
Atal batean: O Fígaro Indiscreto
|
1964
|
A Gata
|
Balbina
|
|
Banzo
|
Zulmira
|
|
1965
|
As Professorinhas
|
Zilda
|
|
1968
|
O Terceiro Pecado
|
Dita
|
|
As Professorinhas
|
Zilda
|
|
1972
|
O Tempo Não Apaga
|
Antônia
|
|
Zinema
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
1953
|
O Saci
|
Izeba Nastácia
|
Erreferentziak
Kanpo estekak