Bendaña jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Arabako Fournier Karta Museoaren egoitza da.
Kokalekua
Alde Zaharrean dago, Aiztogile kalearen 54. zenbakian. Fournier Karta Museoaren ondoan Arabako Arkeologia Museoa kokatzen da. Bien artean Bibat museo multzoa osatzen dute.
Historia
XVI. mendearen hasieraldera Joan López de Arrietaren aginduz aurretik Maeztutarren dorrea zegoen solairuan eraiki zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako prokuradorea zena. Joan hiltzean bere semea zen Pedro López de Arrietak eraikuntza lanekin jarraitu eta amaitu zituen, azken hau Gaztelanko Erregearen Kontseiluko epailea izan zen eta Maria Eskibelekin ezkondua zegoen, Fernando Escoriatza mediku goraipatuaren alaba zena. Eraikuntza lanen maisu edo arduraduna Domingo Oriokoa izan zen.[1]
XIX. mendean jauregiaren maiorazgoa Bendañako markesarena zenez, eraikinari izena hortik datorki. [2]
Eraikina
Arkitektura gotiko berantiarra eta pizkundetar arkitektura arteko estiloa du.
Erreferentziak
- ↑ Martín Miguel, María Ángeles. (1995). Palacio Bendaña Jauregia. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
- ↑ Edurne, Martín. (2016). Bendañako istorioak. Historias de Bendaña. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak