Bembrive, Vigoko udalerriaren menpe dagoen parrokia bat da. Espainiako, Galizia Autonomia erkidegoan dago kokatuta, zehazki Pontevedrako probintzian.
Datu nagusiak
Bembriven 2010. urteko datuetan, 4362 biztanle bizi ziren, 15 zonaldeetan banatuak. Bere azalera 9km2-koa da eta biztanleriaren dentsitatea 484,67 biztanlekoa km2-koa. Herriko patroia Santiago da, beraz, herriko jaiak uztailaren 23tik 26ra ospatzen dira.
Geografia
Eifonso errekaren aranaren jabe da Bembriveko parrokia, Vigoko erdigunean kokatzen den baso zabalaren jabe. Bembrivek, autonomia berezi bat du[1], bertako erakunde propioak edukitzen uzten diona, bakarrik 9 parrokiek dute eskubide berezi hau Galiziako erkidego osoan.
Bembriveren ondasun nabarmenetako bat Eifonso errekaren basabidea da, honek bere baitan antzinako herrixkak, errota zaharrak, San Cibran ermita eta landaredi zein fauna ikusgarria hartzen baititu.
Autonomia
Bembriveko parrokiak, pedania alkatetza deritzon instituzio bat du. Instituzio honek parrokiak esklusiboki dituen konpetentziak zuzentzen ditu, aurrekontu bat ere badu, urtero, instituzio honek. Gaur egun, Bembriveko alkatea[2], Roberto Ballesteros (PSOE) da.
Bembriveko parrokiak dituen konpetentziak
- Mendiaren kudeaketa
- Biztanleria harremanak
- Urbanismoa
- Zerbitzuak eta obrak
Biztanleria ordezkatzeko ere balio du aipatutako instituzioak, udaletxearen aurrean.
Erreferentziak
- ↑ Gazteleraz, autonomiari entidad local menor deritzo. Informazio gehiagorako: [1]Entidad Local Menor (Gazteleraz)
- ↑ Berez ez dauka alkate titulua, gazteleraz, pedaño deitzen zaio instituzio honetako buruzagiari.
Ikus, gainera
Kanpo estekak