Belle-Île (bretainieraz: Enez ar Gerveur) Bretainiako hegoaldeko kostaldean dagoen Morbihan departamentuko uhartea da. Bro Gwened eskualde historikoan dago. Uhartetarrei Bellilois eta Belliloises (euskaraz: «Bellitar») deitzen zaie.
Îles du Ponant edo Aucun uhartediko uharterik handiena da, Quiberon udalerri eta penintsulako kostaldetik 14 kilometrotara dago, Houat eta Hœdic uharteetatik hurbil. Berez kantonamendu bat osatzen du, bere barnean Bangor, Locmaria, Le Palais eta Sauzon udalerriak daudelarik.