Beila Semenoitz —latinez: Vigila Scemeniz— (?-?), Arabako kondea zen 870tik 883ra.
Alfontso III.a Asturietakoak 870 inguru "Arabako konde" izendatu zuen lehen Rodrigo Gaztelakoa kondearen lurraldeen zati bat emanez. 868. urte inguru, Beila Semeroitzek erregeari lagundu zion Eglion Arabako handikien matxinada azpiratzen.
Aditu batzuen ustez, Beila Nafarroako Semeno leinuko kidea izan zitekeen (Semeno Iruñekoa sortzailearen semea hain zuzen ere), handik gutxira Nafarroako erregeak izango zirenak.
Cellorigoko gaztelutik Araba gobernatu eta defendatu zuen. 882an Beila Semeroitzek Cellorigoko guduan Kordobako Al-Mundhir emirra mendean hartu zuen.
Beilak seme bi izan zituen:
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Ikus, gainera
Kanpo estekak