Begi-lausoa, katarata edo soilik lausoagaixotasunoftalmologikoa da, begien aurreko segmentuan dagoen kristalinoa opaku bihurtzen edo lausotzen duena. Itsutasunaren lehenengo kausa da mundu osoan. Osoa edo partziala izan daiteke. Mota ezagunena pertsona zaharren begi-lausoa da (55 urtetik gorakoetan maiz gertatzen da, zelula hilak kristalinoan metatzearen ondorioz), baina badira sortzetikoak eta gaixotasun metabolikoen (diabetesa, hipokaltzemia) eraginez sortutakoak ere.
1917anIgnacio Barraquer kataluniarrak kataraten ebakuntzarako teknika berria abiatu zuenetik, sendabide erabiliena oftalmologoek egindako ebakuntza da.