Beatriz Nazaretekoa ( Tirlemont, Belgika, 1200 – 1269 ) moja zistertarra zen.[1]
Bizitza
Sei anai-arrebetatik azkena izan zen, Bartolomek dohatsuaren alaba, zistertarren monasterio baten sortzaile izan zena emaztea hil ondoren. Beatriz 17 urterekin sartu zen monasterioan. Kondairak dio Jesus agertu zitzaiola eta bihotza gezi batez zulatu ziola. 1269. urtean hil zen. Santu honenganako debozioa tradiziozkoa da, ez da Martirilogian agertzen.[2][3]
Idazlea
1232 eta 1233 urteen artean Erdi Aroko Flandesko hizkuntzan tratatu bat idatzi zuen, Maitasunaren zazpi graduak izenburua zuena. Lehen emakumea da idazki mistikoa herri-hizkeraz idazten. [4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak