Beatriz Nafarroakoa edo Beatriz Évreuxkoa (1392 inguru - Erriberri, 1407ko abenduaren 14) Nafarroako infanta izan zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, zituen.
1406an Iruñeko katedralean, Jakue II.a La Marchekoa kondea ezkondu zuen. Alaba bat izan zuten:
Beatrix Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregian 1407ko abenduaren 14an hil zen.