Beasaingo La Salle ikastetxea, Goierri bailarako itunpeko ikastetxe euskalduna eta kristaua da. 1909ko otsailen 5ean sortu zen Beasaingo herritarrek eskaturik eta guraso elkartearen laguntzarekin.
Titularitatea, guraso elkartearena da. Hezkuntza proiektua La Salleko berezko izaeran du oinarria eta Euskadiko Kristau Eskola sareko partaide da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin ituna duen ikastetxea da.
Bere hezkuntza eskaintza 2-16 urte bitartekoa da, Beasainen bi eraikin ditu: Andra Mari kalean eta San Ignazio kalean. Gaur egun, 700 ikasle inguru ditu.
Kanpo estekak